Duela denbora bat, nekatutak bakarrizketak youtuben petatu zuenean bideo bat egin nuen, fenomenoaren alde ez horren positiboez hitz egiten. Uste dut mitoaroak ere hortik zerbait duela. (Jarraitzen du) https://youtu.be/kmHZCQ0yqDg?si=mz8yafqLQE_UQrMQ
Comments
Log in with your Bluesky account to leave a comment
Mitoaroaren arrakasta zoriontzekoa da, ez pentsa kontrakoa esatera natorrenik, nire puntua da "eta orain zer?" Ze mitoaroa, nekatutak bezala, oasi bat da. Ez da egunerokotasunean replikatuko den zerbait, igual inoiz gehiago gertatuko ez den zerbait baino.
Eta euskal herriak erakutsi du badela areto handienak euskaraz betetzeko gai, egun bateko fenomeno sozialalak sor ditzakeela, eta hori ona da, baina herri bat, hizkuntza komunitate bat, bizi daiteke urte bat (edo urteak) egun bateko arrakasta oroitzen?
Interneten euskarak duen presentzia super mugatua da. Euskarak (edo euskarazko sorkuntza eta kulturgintzak) badu sarea, badu komunitatea, nafarroa arena topeetaraino bete gabe egunerokotasunean relebantzia soziala izateko euskara dakigunontzat?
Ba nire inpresioa da ezetz. Eta oso guay dago ekimen batek (1) mundua gelditzea, eta eskertzen da eta aupa zuek, baina egunerokotasuneko ekimen txikiak ikusgarri izateak ekarriko du benetako aldaketa soziala. Eta hori ez dakit ezta amestera ere iritsi gaitezkeen.
Mitoaroa, edo nekatutak guay daude ospakizun bezala, baina beldur pixkat ematen dute euskarazko sorkuntzaren relebantziaren kasu bakarrak badira. Horrek esan nahi du elite kulturaletik eta ekimen superespezifikoetatik haratago super hotza egiten duela.
Ez dugu internetera moldatzen jakin, eta pasa gara interneten aurreko aroan (auzo harremanak) egunerokotasuneko ekimen txiki pila bat izatetik, baina ia ezer masiboa, orain (harreman ez lokalak) gauza masiboetan fokoa jarri eta egunerokotasuneko ekimen txikiak irrelebantzia totalean uztera.
Comments
Eta bihartik aurrera bigarrena bakarrik dugu.