Profile avatar
aizpeaom.bsky.social
Hiri bat den ehun delikatua sare indartsu bihurtzen da herrikideak inguruan gertatzen denarekin konprometitzen direnean| #Alkatea #Alcaldesa #Mairesse
43 posts 122 followers 43 following
Prolific Poster

Sardinaren ehorzketarekin amaitu ziren atzo aurtengoak! Zorionak inauteriak ederrak, parte hartzaileak eta sormenez beteak izan zitezen hondar alea jarri duzuen hainbeste herrikide eta eragileri. Aparteko giroa bizi izan dugu! #inauteriak2025

Hemen dira #inauteriak, beren dimentsio anitzetan. Mozorrotu, ez zomorrotu! Eta, gozatu! Gora inauteriak!

Hau ere gure asmoetan zegoen eta bete dugu. Etxebizitzaren oinarrizko funtzioa babesteko, aurrerantzean ez dugu alojamendu turistikoetarako baimen gehiago emango. Seguimos sumando medidas: no se concederán nuevas licencias para alojamientos turísticos. herribizia.errenteria.eus/es/2025/02/2...

Zorionak OTXE, gaurko emakumezkoen txirrindularitzaren jai handiarengatik. Ireki duen bideaz harro egoteko moduan dago Ane. Zorionak txapeldunei! Aupa neskak! #AnaSantestebanSaria

Harro herri-ekimenaz eta herritarren erantzunaz. Hemen gaude eta jarraituko dugu, komunitatearen kohesioan eta bizikidetza demokratikoan oinarritutako etorkizuna eraikitzen. Senti dezatela gure hutsunea. Que sientan nuestro vacío. 📸 Andoni Canellada | Foku

Las agendas reaccionarias contra derechos y libertades no tienen cabida en nuestro municipio. Y, tan importante como que se exprese a través de la iniciativa popular, es el acuerdo alcanzado entre todos los grupos municipales. Que sientan el vacío. herribizia.errenteria.eus/es/2025/02/2...

Eskubide eta askatasunen aurkako agenda atzerakoiek ez dute lekurik gure herrian. Eta, herri-ekimenen bidez adieraztea bezain garrantzitsua da udaleko talde politiko guztien adostasuna lortu izana. Senti dezatela gure hutsunea. herribizia.errenteria.eus/2025/02/20/e...

81 egunez luzatu den greba amaitu da. Pozgarria da langileen baldintzak hobetuz egoiliar & senideen zaintza hobetzen delako. Termina una huelga especialmente dura para trabajadoras y familiares. Mejoran las condiciones, mejoran los cuidados #SanMarkosene oarsoaldea.hitza.eus/2025/02/12/a...

La Asesoría Laboral para Trabajadoras de Hogar de #SosArrazakeria se ha convertido en un referente claro para mujeres de toda Gipuzkoa. 230 mujeres recurren cada año al servicio para hacer valer sus derechos en un ámbito que sigue siendo muy precario. herribizia.errenteria.eus/es/2025/02/1...

Eraikinen Ikuskapen Teknikoak (EIT) egiteko dirulaguntzak martxan dira. Aurten herri osoko eraikinetara zabaldu da aukera (12 etxebizitza arte), landa eremua barne. Dirulaguntzaren aurrekontua ere % 50 handitu da 👇🏽 #Etxebizitza herribizia.errenteria.eus/2025/02/07/e...

Europako moneta osagarri garrantzitsuena bihurtu da #Euskoa eta erakutsi du tokian toki sortutako aberastasuna lekukotzeko den tresna garrantzitsua. Orain erronka berria dugu esku artean, muga zubi bihurtuz #GizartearenMoneta Baztan eta Oarsoaldera zabaltzea. Eta, abiatu gara!

Udalerri tentsionatuaren izendapenak dakarrenez hitz egiteko saio irekiak antolatu ditugu gaur eta bihar. Eskerrik asko a las más de 100 personas que os habéis acercado hoy. Mañana volveremos a juntarnos en #Aldakonea. errenteria.eus/udala/udal-s...

Alokairuen prezioa igotzea mugatu ahal izango da Errenterian, gaurtik aurrera. Aizpea Otaegi alkateari iruditzen zaio izendapena «hankamotz» heldu dela, Espainiako Etxebizitza Ministerioak ez duelako erreferentziazko prezioen indizea jakitera eman.

Desde hoy somos oficialmente municipio tensionado. Una noticia esperada pero agridulce. Y es que no se podrán activar todas las medidas que la declaración permite porque el Índice de Precios de Referencia no hasido definido. No es lo que esperábamos, pero seguiremos trabajando.

Gaurtik ofizialki eremu tentsionatu gara, eta gazi-gozoa da unea hankamotz datorrelako izendapena. Izan ere, Erreferentziazko Prezioen Indizea sortu gabe dago eta, beraz, ezingo dira aktibatu izendapenaren neurri guztiak. Ez da espero genuena, baina lanean jarraitzea dagokigu.

Ostiralean hiru urterako lankidetza-hitzarmena sinatu genuen Baionako Kontserbatorioa eta Iparraldeko Orkestrarekin. Hitzarmenak elkarlan-aukera berriak ekarriko ditu Herri Arte Eskolako ikasle eta irakasleentzat, baita publikoarentzat ere, kulturaren bidez muga zubi bihurtuz.

Atzo etxeko bi konpainia Donostiako antzokietan ziren, gurean sortutakoa kapitalean erakusteko gogoz. #Dejabu Gazteszenan. #Dantzaz Victoria Eugenian. Biak sold out. Bi lanak benetan ederrak (btw, joan ikustera!) Eta zein ederra den herria bor bor ikustea!

Irundik Hendaiara, #Jaccuse. Euskal Herria harrera-herria izan dadin nahi dugu. La solidaridad no puede ser delito. Las políticas migratorias lo son. Non a la criminalisation de la solidarité. #HarreraHerriHarro

🛜 Más de 60 puntos abiertos y gratuitos repartidos por todo el municipio + el pago del gasto de la conexión para familias vulnerables con menores en edad de escolarización obligatoria garantizan la igualdad digital y seguir cumpliendo el #PlandeMandato herribizia.errenteria.eus/es/2025/01/2...

2012. urtean sortu zenetik urrutira ekarri du .eus domeinua #Puntueus Fundazioak. Esku berri hauetan ere etapa berri interesgarria abiatzen duela zalantzarik ez dut. Zorionak Olatz Arbelaitz! #ErrenteriakoHitza bidez oarsoaldea.hitza.eus/2025/01/22/o...

Beti esplorazioan eta beti koxka bat gora, antzerkia beste norabait eramaten. Zorionak #Dejabu #Itzulera ederrarengatik. #LekuonaFabrika zuen gosez bete zenuten eta asko gozatuta irten ginen. Bidaia eder on!

Gipuzkoa (Ipuskoa) hitzaren lehen idatzizko aiputik 1.000 urte betetzen diren honetan erakusketa ondu du #SanTelmo museoak #IosuEtxezarraga|k komisionatuta. Mila urte Gayla "de Ipuçcha" andrearen Altzoko dohaintza hartatik. Mila urte garenetik. Gozatu erakusketaz!

#LekuonaFabrika como espacio de encuentro y cohesión. La cultura y la creatividad como motores de cambio y transformación social 👇🏽

#AgintaldirakoPlana betez amaitu dira #EmakumeenEtxea|ko lanak. Eskola Feminista eraberritutako espaziora itzuli da 👇🏽 errenteria.eus/udala/udal-s... ☝🏽Tras las obras realizadas para un mejor uso y aprovechamiento, la #EscuelaFeminista vuelve a la Casa de las Mujeres #PlandeMandato

#BehinBetiko #Definitivamente

Seguimos avanzando con los compromisos adquiridos en el #PlandeMandato. Olibet-Casas Nuevas contará en con un aparcamiento de 60 plazas tras cerrar el Ayto. un acuerdo con ADIF que garantizará la cesión de los terrenos y una aportación de 1 M de € 👇🏽 herribizia.errenteria.eus/es/2024/12/1...

Ze interesgarria izan den #EkonomiaZirkularra|ri buruzko gaurko #BiratuForoa. Eskualdeko enpresen oso adibide eta praktika interesgarriak ezagutzeko balio izateaz gainera, espero dut enpresen arteko lankidetzan eta osagarritasunean sakontzeko balio izana. Zorionak partaideei!

Etxebizitza Planean jasotakoa betez, alderdien arteko Etxebizitza Mahaia jarri dugu martxan, ekimenak koordinatu eta planaren jarraipena egiteko. Esta primera reunión ha servido para compartir las medidas adoptadas en 2024, así como los restos para 2025 del Plan de Vivienda.

Bidezkoa da gaur #Sanmarkosene egoitzako egoiliarren senideek eskatutakoa: inplikatutako eragileek jarrerak hurbildu eta gatazka lehenbailehen konpontzeko ahalegina egin dezatela. Gu zaindu gaituztenen ongizatea baita jokoan dagoena. oarsoaldea.hitza.eus/2024/12/08/s...

Luxu bat izan da 1979-80 urteetan nagusiki Errenteria eta inguruetan gertatu ziren 9 bortxaketa, bi hilketa eta hainbat eraso-saio jasotzen dituen argitalpena osatzeko #Argituz|en lanari #NereaBarjola|ren begirada gehitu ahal izatea. @berriaegunkaria.bsky.social bidez www.berria.eus/euskal-herri...

Zorionak tokiko merkataritzak herri-bizitzan eta ekonomian duen balioaz jabetzeko bideo-lehiaketan parte hartu duzuen 87 ikasle-taldeei! ✨ Eta, zorionak, noski, irabazleei! ✨ Herrian bizi, herrian erosi! 🎄 #BiziErrenteria oarsoaldea.hitza.eus/2024/12/06/g...

Eskuragarri dago dagoeneko eskulangintza.ereintza.com ataria. Goraipatzekoa da Errenteria betirako artisautzarekin lotuko zuen azoka martxan jarri zutenen bisioa. Azokaren 39 edizio ez dira alferrik egin. Ondare ukigarri eta ukiezina agerikoa da. Eskerrik asko #Ereintza!

Ari gara eta ariko gara, arian-arian baina haririk galdu gabe. Beste biderik ez delako. #EuskararenEguna #365egun

Gaur, berriz ere, besarkada eta oihu izan gara. Indarkeria matxistaren aurkako #AskiDa ozen bat. Eraildako emakumearen senide eta ingurukoenganako elkartasunezko besarkada estua. Ni una más, ni una menos. #Pasaia #LeonorGogoan

Egin dezagun bat, gaur 12:00etan Pasai Antxoko Biteri plazan, mugimendu feministak egindako deialdiarekin. Aski da! herribizia.errenteria.eus/2024/12/01/p... Llenemos la plaza Biteri de Pasai Antxo hoy a las 12:00. Mostremos toda nuestra repulsa. Basta ya. herribizia.errenteria.eus/es/2024/12/0...

Izu sexuala gure herrian nola baliatu izan den ezagutzea bezain garrantzitsua da garaiko emakumeek izu horri aurre nola egin zioten ezagutzea. #Argituz elkarteak Berdintasunerako Kontseiluak lagunduta ondu duen "Ulertzea, Bizitzaren bila" argitalpena ezinbesteko #memoria da.

Ederra izan da #xare euskarazko kultura digitalaren jaialdia gurean hartzea. Eta, ederra, #LekuonaFabrika #FPdonboscoLH #Oiartzo eta #KoldoMitxelenaBhi|ko ikasleen jakinminak eta esperimentatzeko gogoak hartuta ikustea. Gazteek eremu digitala euskaraz bizi dezaten ezinbesteko! ✨

Si queremos dar una respuesta sólida a los retos de futuro, son imprescindibles los acuerdos amplios. Ayer aprobamos el presupuesto municipal para 2025 con acuerdo con el PNV. herribizia.errenteria.eus/es/2024/11/2...

Etorkizuneko erronkei sendotasunez erantzun nahi badiegu ezinbestekoak dira akordio zabalak. Onartu dugu 2025erako udal-urrekontua, EAJrekin akordioa lortuta. herribizia.errenteria.eus/2024/11/26/2...

#ClaraRangel|en izena mugimendu feministaren elkarretaratzeekin lotutako plaza bati jarriz, Clararen memoria berreskuratu eta plaza bera oihu eta besarkada bihurtu nahi izan dugu. Clararengatik, guztiongatik #A25

Al igual que #AgustinakZentroa también #Torrekua apuesta por la especialización: ser lugar de referencia para personas y entidades interesadas en una digitalización más democrática y la economía social. Muy prometedor hacerlo con #TEKSarea #Ueu #KZguneaTIC 🔝

#ClaraRangel|ek toki bat merezi du gure memorian eta hala izan dadin azaroaren 25etik aurrera toki bat izango du gure espazio publikoan. A través de #ClaraRangel, asesinada por su pareja en 2008, reconocemos a todas las mujeres, víctimas y supervivientes de #violenciamachista.

Ari gara eta ariko gara, arian-arian baina haririk galdu gabe. Beste biderik ez delako. #EuskararenEguna #365egun

Gaur, #HerriBabesSarea|ri esker, Palestina, Sahara eta Hondurasko emakumeen ahots eta testigantza gordinak lehen eskutik entzuteko parada izan dugu. Mundu justuago baten alde ari dira, euren gorputza eta bizitza arriskuan jartzeraino. Alboan gaituzue.

#Tarragona|ko aldundi, udalerri eta eskualdeetako ekintzailetza soziala sustatzen diharduten hainbat teknikari eta arduradun izan ditugu #Torrekua|n gaur, proiektua ezagutzen. Siempre es un placer conversar, conocer y tender puentes porque transformar requiere también de red.