Profile avatar
blueisurdina.bsky.social
Nire Euskara mehea sendotzen saiatuko naiz. Hitzez hitz. Txirrindularitza eta musika, beste bizio batzuen artean.
62 posts 22 followers 28 following
Prolific Poster
Conversation Starter

Ziur denok ezagutu dugula diamante eroren bat..."Shine on you crazy diamond". youtu.be/Fk0V_GGa2XM?...

Astelehena, mundua ero, eguraldia ero ere, 18 gradu otsailan...Tira, arnasa sakon hartu behar, disko-jogailua piztu eta mantra hau errepikatu: "So love everybody and make them your friends". Oso lelo gomendagarria munduko agintari, buruzagi eta sasiburuzagi guztientzat. youtu.be/CYEHdW6tuBw?...

Egi borobila: If we tolerate this, then our children will be next. youtu.be/cX8szNPgrEs?...

Cadizeko inauterietan gertatu berri den Terolen afera ahazteko eta barre batzuk egiteko, aspaldiko harribitxi bat: youtu.be/KQVZ0T2Ww3Y?...

Isiltasun gehiago behar dugu gure munduan. youtu.be/aGSKrC7dGcY?...

Erik de Vlaeminckek zazpi bider irabazi zuen Munduko Ziklo-Kros Txapelketa, eta Van der Poel haren pare jar daiteke bihar. https://www.berria.eus/kirola/mitoaren-pare-jartzeko-zorian-dago-van-der-poel_2136843_102.html?utm_source=Bluesky&utm_medium=Sare_sozialak_CM&id=8KjmYC9iQY

Zikloturista, master, junior, kadete, edo – laburbilduz – profesional-mailatik urrun gauden guztiok litio-bateria bana eraman behar dugu aldagailu elektronikoak ezinbestekoak direlako? Ez al du lan bikaina egiten Ultegra mekaniko batek? Imajinatzen duzue sortzen dugun bateria zabortegiaren tamaina?

Boris Spassky: "Xakea bizitza bezalakoa da." Bobby Fischer: "Xakea bizitza da." Pedro Narcob, Jot Downen: "Xakea, beraz, ez da bizitza bezalakoa, bizitza xakearen mailan ez dagoelako." www.jotdown.es/2025/01/ajed... Xakea ezagutzen baduzu ziur artikulua ulertu eta gozatuko duzula.

Asteburu aproposa izan daiteke gurasoon kirol delirioak etxean uzteko. Zenbat profesional frustratu euskal harmailetan... Utzi ditzagun umeak bakean; eta lehiatzeko grina badugu, guk ere badugu dortsal bat jartzeko aukera, edo "paketeak" garela entzuteko beldur gara? www.naiz.eus/eu/iritzia/e...

13 urte nituela, lagun batek altxor hau VHS batean pasatu zidanean buruak eztanda egin zidan. Baliteke metala zeure estiloa ez izatea, baina taldearen kalitatea eta Aitorren abilezia ezin uka. youtu.be/ApG_udLrf-I?...

Ingeniariak irakaslearen ordutegia jelosten du, irakasleak metaleko langilearen deskonektatzeko erraztasuna, horrek komertzialaren lanaldia, eta komertzialak ingeniariaren soldata. Inork ez du uste besteak greba egiteko arrazoirik duenik. Bitartean dirudunen auzoetan inbidia ez dago behera begira.

Gure umeek behar bereziak badituzte eta gure eskolan edo institutuan Hezkuntza sailak baliabide nahikorik jartzen ez badu jarraituko al dugu irakasleen greba kritikatzen?

Gure umeek eskolan edo institutuan psikologoa behar dutenean eta Hezkuntza Sailatik profesionalik esleitzen ez dutenean irakasleen grebak kritikatzen jarraituko al dugu?

Gaurko berriak ikusita, ez zait kantu aproposagorik otutzen: youtu.be/dbX5QBeNbFk?...

Bi hitz: MARTE LASARTE Sekulako boloa Gasteizen. Alcalá Nortek ere lagundu du, baina tira, etxeko produktuak harritu nau. youtu.be/ZsMw8stb6wA?...

Eusko Jaurlaritzak guztion helbide elektronikoak erabili ditu Hezkuntzako grebaren aurkako propaganda egiteko. Lotsagarria. Etika gabekoa. Eta legala al da?

Aitak laguneei: "Baliteke adreiluan inbertitzea, alokairuek etekin polita ematen dute eta horrela arinago jubilatu naiteke..." Semeak bere bikoteari: "Nola demontre independizatuko gara, ditugun soldatekin guztiz ezinezkoa da!"

Orain dela hilabete batzuk, Landakoko skateparketik Udalaitz ikusten nuen, orain etxebizitza-eraikin bat. Orain dela gutxi, Sanrokebideko biribilgunetik Mugarra ikusten nuen, orain etxebizitza-eraikin bat. Hemendik gutxira baliteke etxeak ikustea, bai, baina biziaren zentzua estalita egotea.

Pinguino telesaileko seigarren kapituluan, Pinguinoak berak ematen duen azkeneko alegatua tentuz entzun beharko genuke Gothametik kanpo bizi garenok ere. Klase-kontzientzia.

Nire alaba txikiak Loa Loa sehaska-kanta maite du; baina abesten diodanean, letrak bihotza uzkurtzen dit. Ederra, eraginkorra baina benetan tristea. youtu.be/Jetv2Gdzk3g?...

Familiaren baserria eukaliptoz inguratu eta eukaliptoen suak baserria suntsitu. Gure Bizkaia maitea eukaliptoz bete eta suak gure lur maitea erre. Etorkizun distopikoa edo gure epe laburreko ikuspegiak eragingo duen errealitatea?

Gaur gosez iritsi naiz ohera, eta jan ez ditudan pla-pla egindako (gaztelerazko rebozadas) oilasko-paparrak gogoratzen ari naiz... Pla-pla egindakoak; ez da asko entzuten, baina edozein sukaldetan erabilitako teknika da. Beraz, gogoratu beharreko hitza.

Gure umeek irakurtzen badute mundua hobea izango da. Nekez irakurriko dute guk ez badugu irakurtzen. Ireki liburu bat, eraiki mundu hobe bat, egin aurre ideia atzerakoiei.

Espazio-anezka (gaztelerazko lanzadera espacial). Hitza gustatu zait. Nire alabak horrelako jostailuak eskatzen jarraitzea ere gustatu zait.

eta deabruak hartu ninduen... (Gaztelerazko "fui poseído por el diablo") Beti Claudio!

Gutxietsitako (gaztelerazko infravalorad@) temoia: youtu.be/YonW9BF_jDs?...

Maite ezazu zeure hurkoa (gaztelerazko prójimo) eta ez jarri alokairu turistiko bat zeure auzoan. Maite ezazu zeure hurkoa eta ez lapurtu, noski, 1000 euroko alokairu batekin 50 metro karratuen truke.

ETSIA (gaztelerazko la desesperación edo la resignación) by Berri Txarrak>>> Zer esan -nola esan- aro ilun honetaz kartoiak, nekeak jada esan ez duenik tunela nondik hasi goilare kamuts (sin afilar, romas) hazi diren kantu hauekin... youtu.be/cSZfvZS4F2M?... Itxaropena eta kemena denontzat!

Hazkunde jasangarria lortzeko: Baliabideei dagokienez, erauzketa-tasak (gaztelerazko tasa de extracción) ez du birsortze-tasa (tasa de regeneración) gainditu behar. >>>Jarraitzen du

Hain beharrezkoak ditugun basoak ezagutzeko ahalegintxo bat: Haritza (gaztelerazko roble) Artea (encina) Zumarra (olmo) Lertxuna (álamo) Lizarra (fresno) Haltza (aliso) Gaztainondoa (castaño) Urkia (abedul) Gorostia (acebo) Sagarrondoa (manzano) Pinua (pino) www.naiz.eus/es/iritzia/a...

www.naiz.eus/es/blogs/yas... Harribitxi honek errealitate ezeroso bat deskribatzen du. Zer zaila den "deus ez" (gaztelerazko nada) erantzutea alkoholari buruz ari garenean, zenbat azalpen eman behar...

Gure munduaren abiadurari aurre egiteko, BTXen abesti baten ahapaldi (gaztelerazko estrofa) eder bat: "... Denbora da poligrago bakarra, beste dena aieru (gaztelerazko suposiciones, conjeturas)...". Gaurkoan bi hitz; hori bai, bigarrenak, a zer nolako musikaltasuna daukan. Aieru, ederra benetan.

Gaur "mihura" hitza (gaztelerazko muérdago) oparitu digu @ileluzeak.bsky.social -ek. Nik, tentuz (gaztelerazko con atención, con esmero) jarraituko ditut guztion ekarpenak. Mila esker! Gabon!

Nire alabak II. Mundu Gerrari buruzko komiki bat irakurri berri du eta Alemania "renditu" zela esan dit... Beraz, nahiz eta sarri entzuten den, gaur "amore eman" (gaztelerazko rendirse) esamoldea dakart. Amore eman... Elegantea, benetan!