Profile avatar
iparhegoafund.bsky.social
36 posts 35 followers 6 following
Regular Contributor
Active Commenter

@iparhegoafund y @mrafundazioa organizaremos el seminario “Análisis de un Salario Mínimo Interprofesional propio” 📆 16 de mayo 🏡 Bizkaia Aretoa, Bilbo Queremos presentar y trabajar las direrentes propuestas, dimensiones y los diversos beneficios de un SMI propio

Zenbateko inpaktua du LGSak lurralde batean? LGS propioa ezartzeko eskumena izateak ze onura ekar ditzake Euskal Herrira? Nola indar ditzake bertako lan harremanen esparrua eta negoziazio kolektiboa LGS propio bat adosteak?

Hainbat pertsona adituk bere partehartzea ziurtatu digute. Baina, halaber, ekarpenak biltzen dituzten komunikazioak jasotzeko epea zabaldu dugu martxoaren 28rarte [email protected] eta [email protected] email helbideetan. 4000 karaktereko testuak izan behar dute

@[email protected] eta @[email protected] k “Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata propioa aztergai” duen mintegia antolatuko dugu 📆 Maiatzaren 16an 🏡 Bizkaia Aretoa, Bilbo LGS propio baten dimentsioak, onurak eta proposamenak aurkeztu eta jorratu nahi ditugu

Otsailaren 19ean @[email protected] eta @[email protected] en publikatutako artikulua gure webgunera ekarri dugu. 31 urte ondoren, euskal esparru propiaren beharraz, Oihana Lopetegik: https://www.iparhegoa.eus/azterketak/ikusmira-zabaltzen-eu/langileen-alde-euskal-esparruaren-bidean/

Mugaz gaindiko moneta osagarrirantz Mintegian gaude Baigorrin. Euskoaren esperientzia jaso eta Euskal Herria osoan erabilgarri izango den moneta hedatzeko urratsa egin dezagun! #TokikoEkonomia #Moneta

Madrileko etxebizitza sindikatuko militante den Pablo Pérez Ruizek "Organizing for power" antolaketa teoriaren printzipio nagusiak azaldu dizkigu #Talaia18 aldizkarian @[email protected] https://www.iparhegoa.eus/formakuntza-soziala/talaia/pablo-perez-ruiz/

Abiatu etxebizitza asanblada @labsindikatua.bsky.social‬ ek etxebizitza problematika borrokatzeko martxan jarritako dinamika da. #Talaia18 an Zuriñe Gonzalez asanbladako kidearekin hausnartu dugu esperientzia honi buruz https://www.iparhegoa.eus/formakuntza-soziala/talaia/zurine-gonzalez-pinedo/

Ekintza soziosindikalaz gain, sindikatua tresna eraginkorra izan dadin langileeen boteretze eta politizazioa ezinbestekoa dela azaldu digu Izaskun Garcia @LABsindikatua ko antolakuntza arduraduna #Talaia18 aldizkarian https://www.iparhegoa.eus/formakuntza-soziala/talaia/izaskun-garcia/

Lantegietako ekintza sindikala herri/auzoetakoekin uztartzea, sindikalismo eraldatzaile berriaren erronketako bat. Torontoko etxebizitza sindikatuko eta Unifor sindikatuko Sharlene Henryren esperientzia, nola egin duten jakiteko https://www.iparhegoa.eus/formakuntza-soziala/talaia/sharlene-henry/

Bide batez, gogoratu https://mastodon.eus/@iparhegoafund en ere bagaudela. Internet gizatiarrago, askeago eta kolaboratiboago baten aldeko apustua egiten du komunitate honek, sare sozial txoxikoen aldean. Gaurkoa (ere) egun ederra da bertara gonbidatzeko. Info+: goazenlagunok.eus #GoazenLagunok

Enpresaren itxieraren aurrean, lurraldeari eta trantsizio ekosozialari lotutako industria-eraldaketa adibidea bildu dugu #Talaia18an, Florentziako GKN enpresako Dario Salvettiri egindako elkarrizketerekin. (Edukia Gazteleraz) https://www.iparhegoa.eus/formakuntza-soziala/talaia/dario-salvetti/

labsindikatua.bsky.social ren egoitzetan aldizkaria paperean izango da, ohi dugun moduan, webgunera ere edukiak igotzen joango gara, orrialde honetan: https://buff.ly/3C4OAHx #Talaia18

Talaiaren 18. zenbakia inprentatik jaso dugu jada. Ohiko sindikalismoaz aratago, zein ekintza sindikal egin dezakegu? Galdera horri erantzun nahi izan diogu ekarpen berri honetan. PDF formatuan eskuratu dezakezue aldizkaria hemen: https://labur.eus/Talaia18 #Talaia18

#Ikusmiran azterketa berri bat aurkeztu dugu. 19. zenbakian Botere Sindikala gai hartuta, 2016ko lanari segida emanez, 2016tik 2023rako garapena bildu dugu. Urte hauetan izandako jendarte, lan merkatu, lan harreman eta botere sindikala aztertuz. Info+: https://buff.ly/4fFmP69

2016 – 2023 urteen arteko epealdia izan dugu aztergai, urte amaierako datuak hartu ditugulako erreferentzia. Gainera, azterketaren bokazioa EH osokoa izatea bazen ere, zatiketa administratiboak eta Lapurdi, Behe Nafarroa zein Zuberoaren aitortza eskasak...

➡️ Euskal Herrian kontrabotere sindikalismoa osasuntsu badago ere, erronka estrategikoei heltzeko beharra nabarmendu dugu 📕 "Ikusmiran 19. Botere sindikala II 2016-2023" txostena aurkeztu dugu gaur 🔗 labur.eus/OosMP