Profile avatar
sortueh.bsky.social
Inolako esplotazio eta zapalkuntzarik gabeko Euskal Errepublika eraikitzen. Independentziarako #INDarra. Telegram: http://t.me/herritmoabizitu
63 posts 676 followers 181 following
Prolific Poster
Conversation Starter

Gaurko egunez duela 49 urte, Espainiako trantsizioak agindutako ustezko garai berriaren atarian, Espainiako Polizia Armatuak greban zeuden ehundaka lagun jazarri eta 5 lagun erail zituen Gasteizen. Biktima guztiak. Egia osoa. Memoria osoa. Memoria dugulako, #AskatzeraLotuak.

500 lagun elkartu gara Plaza Hutsean, Andoainen. Jatorri eta kultur aniztasunak gure proiektu nazionalaren eraikuntzan duen paperaz hausnartzen ari gara. Errealitate honi ematen diogun erantzunak egingo gaitu herri gisa, eta guk, aske eta berdinen Euskal Errepublika dugu amets.

๐Ÿ”ฒ๐๐ฅ๐š๐ณ๐š ๐‡๐ฎ๐ญ๐ฌ๐š โ€ข Otsailaren 22an, Andoainen [SOZIOEKONOMIA] Migrazioek aurpegi konplexu asko dituzte, horietako bat, ekonomikoa da. Kapitalismoaren eta migrazio prozesuen loturez eta horiei Euskal Herritik erantzuteko betaurrekoez ere jardungo dugu Plaza Hutsean. ๐Ÿ”—Eman izena sortu.eus atarian

๐Ÿ”ฒ๐๐ฅ๐š๐ณ๐š ๐‡๐ฎ๐ญ๐ฌ๐š โ€ข Otsailaren 22an, Andoainen. [INKLUSIOA] Nola egin harrera Euskal Herrira bizitzera datozenei? Nola garatu aukera berdintasuna? Bi proiektu publiko komunitario ezagutzeko aukera izango dugu Plaza Hutsean. ๐Ÿ”—Eman izena: izenematea.plazahutsa.eus/eu/2025

๐Ÿ”ฒ๐๐ฅ๐š๐ณ๐š ๐‡๐ฎ๐ญ๐ฌ๐š โ€ข Otsailaren 22an, Andoainen [ERREAKZIO AUTORITARIOA] Nola ulertzen dugu borroka antiarrazista Euskal Herrian? Pribilegioez, faxismoaz, eta indartzen ari den erreakzio arrazistaz ere arituko gara Plaza Hutsean. ๐Ÿ”—Eman izena sortu.eus|en

ยซGu eta haiek, eta haiek eta gu bat sortu baino, egin nahi izan duguna da gu berri bat eraikitzen hasiยป @xabiiraola.bsky.social gaur Naiz irratian jatorri eta kultur aniztasunaz, Plaza Hutsaz eta 'Bidaide' proposamen estrategikoaz. ๐Ÿ“บElkarrizketa osorik: youtu.be/dtqyA_1aK5s?...

๐Ÿ”ฒ๐๐ฅ๐š๐ณ๐š ๐‡๐ฎ๐ญ๐ฌ๐š โ€ข Otsailaren 22an, Andoainen [HEZKUNTZA] Katalunian 400 eragile baino gehiago lankidetzan ari dira hezkuntza ordutegitik harago hezkuntza eskubidea bermatzeko. Educacion 360 aliantzaren koordinatzaile den Marta Domenech ere Plaza Hutsean izango dugu. ๐Ÿ”—Eman izena sortu.eus atarian

โšซ๏ธOtsailak 13 | Torturaren aurkako eguna. Gutxienez, 5.394 tortura kasu daude Euskal Herrian, torturak sistematikoak izan direnaren erakusle. Egia argitara eramateko garaia da. Aitortza garaia da. Aitortza โ€ข Erreparazioa โ€ข Ez errepikatzeko bermeak.

Tutera, Bilbo, Arrasate, Gasteiz, Ortuella, Donostia, Iruรฑea, Orio... herriz herri ari gara Bidaide dokumentua aurkezten, gogoetak partekatu eta jatorri eta kultur aniztasunari gure herri egitasmoan egin beharreko tokiaren inguruan hausnartzen. ๐Ÿ“„ sortu.eus/fitxategiak/...

๐Ÿ”ฒ๐๐ฅ๐š๐ณ๐š ๐‡๐ฎ๐ญ๐ฌ๐š โ€ข Otsailaren 22an, Andoaingo Bastero Kulturgunean. [EUSKARA] Kulturaniztuna eta eleaniztuna den Euskal Herria dugu parez pare, eta errealitate horretan euskarak baditu hainbat erronka. Aurtengo Plaza Hutsean hainbat ertzetatik helduko diogu. ๐Ÿ”—Eman izena sortu.eus atarian

๐Ÿ”ฒ๐๐ฅ๐š๐ณ๐š ๐‡๐ฎ๐ญ๐ฌ๐š โ€ข Otsailaren 22an, Andoainen. Inoizko Euskal Herri pluralena da egun daukaguna, ondorioz, errealitate horrek eraldaketa eta eraikuntza prozesuak zeharkatzen ditu. Baina nola ulertu jatorri eta kultur aniztasuna euskal egitasmo nazionalaren eraikuntzan?

Zaldibarko zabortegiko luizia gertatu zela 5 urte bete berri dira. Gaur, Sololuze eta Beltran gogoan, Zaldibar Argitu plataformak Eitzagan egindako ekitaldian. Bada garaia gertatutakoa argitzeko eta, bereziki, erantzukizunak hartzeko.

๐Ÿ—ž๏ธ @aotegi.bsky.social|i elkarrizketa @berriaegunkaria.bsky.social|en: ยซUrte gehiegi daramatzagu abertzaleok batura zero den jokoan, eta hori ez da ona herri honentzatยป. ยซIndependentismoak frogatu behar du gobernatzen gauzak hobeki egiten dituela besteek bainoยป.

Kontrako haizeek gogor jo arren, Euskal Herriaren askatasunaren alde lanean jarraitzeko prest gaude! Indartsu, pozik eta elkarrekin, #Zutunik!

Martxan da III. Kongresuaren bigarren eguna Iruรฑeko Baluarten. Euskal Herria osotik etorritako ezkertiar independentistok zutik gara berriro, helburu berriak lortu eta errealitate berriak eraikitzeko konpromisoarekin. Egun handia aurretik lagunok! โœŠโค๏ธ #ZUTUNIK

โšซEz zen istripua izan. Ekidin zitekeen. Gaur bost urte gertatu zen Zaldibarko luizia. Kalte ekologiko izugarria eragin du, eta bi langile erail zituen. Gakoak ulertzeko irakurri Mikel Oteroren artikulua. ๐Ÿ”— erria.eus/sinadurak/zaldibar-zabortegiak-eta-ekonomia-zirkularra Zaldibar argitu!

Mila Idiakezi merezitako agurra eman diogu gaur Deban. Militantea hizki larriz. Eskerrik asko garaipenerako bide eder bezain aldapatsu honetan erakutsitako adore eta konpromisoagatik Adiorik ez, Mila. Garaipen egunera arte!โค๏ธโœŠ๐Ÿผ

Aroztegiaren kontra borrokatu zutenen aurkako prozesu judizial honek kriminalizazioa du helburu. Bat egiten dugu Aroztegiko Elkartasun Komiteak larunbaterako Iruรฑean deitu duen mobilizazioarekin, eta bertaratzeko deia luzatzen dugu. โœŠ๐ŸผLurraren defentsan, kriminalizaziorik ez!

Ondo lotuta utzi zutena askatzeko. #AskatzeraLotuak ๐Ÿ“Irailak 27 โ€ข Iruรฑea (Anaitasuna)

Euskal Herria harrera herri dela aldarrikatuz manifestatu gara. Asteartean 7 ekintzaile epaituko dituzte Baionan, tartean LABeko gure hainbat kide, pertsona migratzaileei pasabide segurua izaten laguntzeagatik. Zuekin gara, klase elkartasuna ez da delitua! #HarreraHerriHarro

Euskal Herria zatitzen duen muga inposatua, migratzaileentzat herio zulo. Ehundaka lagunek babesa adierazi diete gaur Korrikan migratzaileei muga pasatzen laguntzeagatik akusatutako lagunei. Pasabide seguruak orain! #harreraharroherri

Euskal Herrian inposatutako mugek indarkeria eragiten dute. Zubiek eta Bidasoak ez dute hiltzen, politika arrazistek bai. Bat egiten dugu urtarrilaren 26an Irundik Hendaiara igaroko den mobilizazioarekin eta bertaratzeko deia luzatzen dugu. #HarreraHerriHarro

Euskal Herriak independentzia! ๐ŸฅGora Donostia!

Mundua aldatzen ari da. Globalizazio neoliberala, potentzien gainbehera, krisi ekologikoa, demokratikoa, gerrak munduko ordenerako tresna... Zer ari da gertatzen? Zein ardatz gurutzatzen dira nahaspila horretan? ๐Ÿ”2024-2025eko 'Munduari So'ย hemen irakurgai: www.iratzar.eus/img/dokument...

Herri honetan badago aski gaitasun komunitario Euskal Herriak behar duen tamainako herri susperralaldi bat martxan jartzeko. Herri erronkak, herri gisa. ๐Ÿ”ฒPlaza Hutsa ยท Otsailak 22 โ€ข Andoain

Datozen urteetan immigrazioaren fenomenoari emango diogun erantzunak egingo gaitu herri gisa. Herri proiektu bateratu bat imajinatu eta erronka kolosalei elkarrekin ekiteko garaia da. ๐Ÿ”ฒPlaza Hutsa ยท Otsailak 22 Andoain โœ๐ŸผEman izena: izenematea.plazahutsa.eus/eu/2025

๐๐ข๐๐š๐ข๐๐ž: ๐ข๐ณ. compaรฑero de viaje, compaรฑero de ideas. @xabiiraola.bsky.social:ยซDatozen urteetan migrazioaren fenomenoari emango diogun erantzunak egingo gaitu herri gisaยป. ๐Ÿ—ž'Bidaide' gogoeta estrategikoaren inguruko erreportajea Gaur8n: www.naiz.eus/eu/hemerotec...

Euskal Herriak aurrera egin dezan ezinbestekoa da preso politiko, iheslari eta deportatuen auziari #BehinBetiko konponbidea ematea. Norabide horretan, garrantzitsua da euskal jendartea mobilizatzen jarraitzea. Larunbatean Bilbon mobilizatzeko deia luzatzen dugu. #Etxeraโ†—๏ธโ†™๏ธ

Red Ted. ยซIrakurleak merezi du ordea euskal nazio askapenerako borrokaren lagun handi bat joan dela jakitea. Gure herri txiki honek ez du lagun askorik eta horrelakoak doazenean merezi dute gure eskertza.ยป @sinnfein.bsky.social www.naiz.eus/eu/info/noti...

Mila Idiakez kidea zendu da. Militantea hizki larriz. Herrigintzan egile, borroka feministan erreferente eta ezker abertzalearen baloreen eramaile. Doluminak senide eta lagunei. Garaipen egunera arte! www.naiz.eus/eu/info/noti...

Inoizko Euskal Herri pluralenean bizi gara eta aniztasun hori areagotu egingo da. Euskal Herri askearen porturainoko bidean bidaide gara hemen bizi eta lan egiten dugun guztiok. Herri erronkak, beti herri gisa. ๐Ÿ”ฒPlaza Hutsa ยท Otsailak 22 โ€ข Andoain โœ๏ธ๐ŸฝEman izena: izenematea.plazahutsa.eus/eu/2025

๐„๐ณ ๐๐ฎ ๐š๐ฑ๐จ๐ฅ๐š ๐ง๐จ๐ง๐๐ข๐ค ๐ณ๐š๐ญ๐จ๐ณ๐ž๐ง, ๐ž๐ณ๐ฉ๐š๐๐š ๐ง๐จ๐ซ๐š ๐ ๐จ๐š๐ณ๐ž๐ง. No importa de dรณnde vienes, sino a dรณnde vamos. Ce qui importe cโ€™est oรน on va, pas dโ€™oรน lโ€™on vient.

Plazerra izan da Ietarrekin (Ea-ko herritarrak), euskal preso,iheslari eta deportatu politikoen egoeraz eta aurrera begirako erronkez aritzea. Zer esanik ez, solasaldia mahiarren bueltan jarraitu duenean... Lortuko dugu Denak #Etxera #Askatasuna !!!

Sortuko hainbat kide elkartu gara gaur, euskara biziberritzeko estrategiez gogoetatu eta ondu dugun tokian tokiko euskalgintza biziberritzeko gidaren lanketarako. Larrialdi linguistikoari erantzun, berau gainditu eta euskaldunon indarraldiaren aroa abiatzeko garaia da.

Asteburu honetan Gironan izan gara VI. Eskola Subiranistan. Hizkuntza gutxituen egoeraz eta etorkizunaz hausnartu, eta estaturik gabeko herrietako kideekin iritziak eta esperientziak partekatu ditugu. Eskerrik asko Forum Subiranista.

78ko erregimena herrien kaiola da. Herrien erabakitzeko eskubidea ukatzen du Espainiak, erregimenean eta konstituzioan aterpetuta. โŒEuskal Herriak ez zuen babestu 78ko konstituzioa, eta gaur ere, ezetz esaten diogu. Ez gara espainolak. Gurea Euskal Errepublika!

โšซErail naute eta zer egin(go) duzue? Indarkeria matxistaren ondorioz, 2003tik gaur arte, gizonek 125 emakume eta 12 ume erail dituzte; azkena duela bost egun. Indarkeria matxistaren aurpegiak errotik erauzi eta ardurak hartzeko unea da.

Aurten ๐—˜๐˜‚๐˜€๐—ธ๐—ฎ๐—ฟ๐—ฎ๐—ฟ๐—ฒ๐—ป ๐—ก๐—ฎ๐˜‡๐—ถ๐—ผ๐—ฎ๐—ฟ๐˜๐—ฒ๐—ธ๐—ผ ๐—˜๐—ด๐˜‚๐—ป๐—ฎ๐—ฟ๐—ฒ๐—ป ๐Ÿณ๐Ÿฑ. ๐˜‚๐—ฟ๐˜๐—ฒ๐˜‚๐—ฟ๐—ฟ๐—ฒ๐—ป๐—ฎ ospatzen dugu. Hori dela eta, euskalgintzako eta hiru euskal administrazioetako ordezkariak bildu genituen Baionan aurreko astean, ๐—”๐—ฑ๐—ถ๐—ฒ๐—ฟ๐—ฎ๐˜‡๐—ฝ๐—ฒ๐—ป ๐—ฏ๐—ฒ๐—ฟ๐—ฟ๐—ถ๐˜๐˜‚๐—ฎ elkarrekin egiteko. #ENE75urte @EIparralde @VilleDeBayonne #AsmoztaJakitez #euskoikaskuntza