Profile avatar
ziharae.bsky.social
16 posts 139 followers 169 following
Prolific Poster

Asteburuan ikusi dut "The brutalist" eta lehenengo zatia bigarrena baino hobea iruditu zait. Soinu bandaren helburua antsietatea sortzea bazen primeran lortu du.

Mario Lopez Lointek Gernikako entrenatzaileari hamairu urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio Bizkaiko Auzitegiak. Frogatutzat eman du Lopezek sexu eraso jarraitua egin ziola adin txikiko bati. champ.ly/r9b1G7LK

Giudi e Quani atzo Gernikan, Iparragirre Rock Elkartean

Martxan UEUren Batzar Nagusia #unibertsitateaegitekobestemodubat

Ze ona gaur irrati esatariak "faraoi baten iloba aurkitu dute" esan du "faraoi baten hilobia" esan ordez 🤣🤣

LAN-ESKAINTZA | UEUk pedagogo bat behar du Eibarko egoitzan lan egiteko www.ueu.eus/komunikazioa... #lana

2025ean gaude, baina oraindik badago jendea ez duena deskubritu bozina mila aldiz jota ere, ataskoan aurretik dauzkan autoak ez direla desintegratuko.

#otsailak11 #emakumeakzientzian #emakumeetaneskazientzialarieneguna Hementxe dituzue 2024. urte hasieratik gaur arte hainbat jakintza alorretako emakume ikertzaileei egin dizkiegun elkarrizketak www.ueu.eus/komunikazioa...

RR_6 eRRe(AH)ala. Maialen Lujanbio gaur Astran. Gure desegitea goizero erratzez pasatzen dugula ikasi dugu, besteak beste

ARGITALETXEA📚| Miren Altuna Azkargorta (@altunamiren.bsky.social ): "Kalitatezko loak gure gorputzeko organo eta sistema guztietan du onura" #Osagaiz aldizkarian idatzi du loaren kalitateaz narriadura kognitiboaren prebentzioan eta tratamenduan aztertu beharrekoaz www.ueu.eus/komunikazioa...

Ze gustura Dejabu konpainiaren "Itzulera" ikusten

#TXIOTESIA | Pauline Guelle : "Torturaren inpunitateak lehen erronka nagusi bat du: biktimen errekonozimendua arduradun politikoen eskutik" www.ueu.eus/komunikazioa... #emakumeakzientzian

DEIALDIAK 📣| #Inguma Euskal Komunitate Zientifiko-intelektualaren datu-baseak 25 urte bete ditu eta urteurrena dela eta, UEUk "Ingumak 25 urte" beka-deialdia aurkezten du Informazio gehiago -> www.ueu.eus/komunikazioa... #ingumak25urte

Ene!!! Euskaraz egiten digu zeru urdinak!!!

Gaurko zinta @berriaegunkaria.bsky.social n, @ekhierremundegi.bsky.social ren txioa.

Giroa gori-gori

"Conclave" ikusi dut gaur eta argazkia, estetika izugarria iruditu zait

Trinketeren funerala Iparragirre Rock elkartean. Moxal+ Miren Narbaiza eta @gaizkaudience.bsky.social

"Ba al dago intimoa den zerbait irakurleak bere burua irakurtzen ari dela sentitzen duen unetik?" (Annie Ernaux, "Idazketa labana bat da", @katakrak54.bsky.social )

Zorionak Alaia! "egon gaitezen lagunekin hauskor eta inprefektu elkarrengandik gertu eta elkarrentzat gertu."

#GBT24 | Alaia Martin, 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapelduna. Saioari buruzko indormazio osoa👇 www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/... #bertsolaritza #kultura #Donostia

Ze gauza interesgarriak esaten dituen Arrate Illarok elkarrizketa honetan: www.berria.eus/euskal-herri...

#guksinistenzaitugu #zurekingaude www.berria.eus/euskal-herri....

#HartzeaEmateaDA #59da Arratsaldeko txandan Emilio Delgado Martinez UEUko informatika arduraduna, Zihara Enbeita Gardoki komunikazio taldeko kidea eta Orhi Zelaia Enbeita @ziharae.bsky.social

#hartzeaemateada #59Da "Ehun urteko gerra Palestinaren aurka" liburua aurkeztu berri dute Iñaki Alegria Loinaz itzultzaileak eta Zihara Enbeita Gardoki UEUko komunikazio taldeko kideak @zainurratuak.bsky.social @ziharae.bsky.social

#HartzeaEmateaDA #59DA Rashid Khalidi-ren "Ehun urteko gerra Palestinaren aurka" liburua euskaratu du Iñaki Alegria Loinazek eta gaur, abenduak 6, aurkeztuko du Durangoko Azokan , 12.30etan, Landakoguneko Talaian @zainurratuak.bsky.social durangokoazoka.eus/eu/egitaraua...

"Arrazoi asko daude hizkuntza bat ikasteko, baina bakarra dago hitz egiteari utzi nahi izateko: hizkuntza horretako hiztunek izan duten diskriminazioa" Yásnaya E. Aguilar Gil #EuskararenNazioartekoEguna

HIRU DAMATXOKO LAN-TALDEAREN OHARRA

Euskal ikertzaile gazteei ahotsa emateko UEUk sortutako espazioa da #Ikerlhari Azaroan zehar argitaratu ditugu 2. denboraldiko bideopodcastak. Dibulgazioa, Etxetik Mundura, Generoa eta Herri-ikerketa izan dituzte mintzagai gonbidatuek. Eider Saragueta izan da aurkezle www.ueu.eus/podcastak/ik...

#TXIOTESIA| Ainhize Barrainkua Agirre : "Oso garrantzitsua da algoritmoen iragarpenak kritikoki aztertzea" Azken txiotesian parte hartu zuen "Ziurgabetasunaren modelizazioa barneratzen ekitate algoritmikoaren arloko metodologietan" ekarpenarekin www.ueu.eus/komunikazioa... #emakumeakzientzian