Profile avatar
zinea-eus.bsky.social
Zinemari buruzko euskarazko hedabide digitala. Euskal pantailaren gunea ere bagara. 🔗 www.zinea.eus 📩 [email protected]
687 posts 205 followers 143 following
Prolific Poster

Emakume* Langileen Nazioarteko Egunaren (#m8) harira, Euskal emakume zinemagileen lanen bilduma ondu dute #PRIMERAN plataformak. 🟣Izen handiko zinemagileen filmografiak, talentu berriagoen lanak, eta film luze zein labur berrienak aurki daitezke bertan. www.zinea.eus/2025/0...

Adi, #Zinegoak jaialdiaren 22. ediziora lanak aurkezteko azken eguna duzue gaur! LGTBIQ+ komunitatearen sexu-, genero- edo familia-aniztasun gaiak jorratzen eta ezagutarazten dituzten filmak galdegin dituzte. www.zinea.eus/2025/0...

#Estreinaldiak | Martxoak 7 🎞️ 'Mickey 17' 🎬 Bong Joon-ho ℹ️ Mickey 17 izozturiko planeta batera bidaliko dute, hura kolonizatzeko helburuarekin. Gizonak, ordea, uko egingo dio bere tokia ordezkatzekoa den Mickey 18 kide klonatua onartzeari. www.zinea.eus/2025/03/06/e...

#Estreinaldiak | Martxoak 7 🎞️ 'Mickey 17' 🎬 Bong Joon-ho ℹ️ Mickey 17 izozturiko planeta batera bidaliko dute, hura kolonizatzeko helburuarekin. Gizonak, ordea, uko egingo dio bere tokia ordezkatzekoa den Mickey 18 kide klonatua onartzeari. www.zinea.eus/2025/03/06/e...

#Kritika | 'HARD TRUTHS' Mike Leigh zinemagile britainiarrak eztanda egitear den emakume baten istorio frenetikoa dakarkigu. Protagonista itotzen duen karga emozional eta kritikoari eman dio lehentasuna. ✍️ Ander Makazagak idatzi du testua. www.zinea.eus/2025/0...

Zinema frantsesaren film onenetakoa kontsideratua, Nouvelle Vague delakoaren “amona” errebelde eta feminista izandako Agnes Vardà zinemagilearen bigarren lana da aste honetako #Kutsidazu gomendioa. Film zoragarria, ✨'CLÉO DE 5 À 7' (1962) ✨ www.zinea.eus/2025/0...

Martxoaren 11n, jarraipena izango du Kresala Zinekluba Gena Rowlands aktoreari eskaintzen ari zaion atzera begirakoak. John Cassavetesek zuzendutako #Gloria (1980) plantailaratuko dute. 🤞 Bertan izan nahi duzu? 🎟️ Sarrera bikoitza dugu zozketan! www.zinea.eus/zozket...

Zeresana eman duten hainbat film ikusgai daude zinemetan. ZINEAn, aldiz, #kritika-k: 🏠 Hard Truths 🐂 Tardes de soledad 🇧🇷 Ainda Estou Aqui ⛰️ Vermiglio 🫂 A Real Pain 🏗️ The Brutalist 🎸 Itoiz Udako Sesioak 🔫 Emilia Pérez ⛪️ Conclave ... www.zinea.eus/catego...

Martxoaren 11n, jarraipena izango du Kresala Zinekluba Gena Rowlands aktoreari eskaintzen ari zaion atzera begirakoak. John Cassavetesek zuzendutako #Gloria (1980) plantailaratuko dute. 🤞 Bertan izan nahi duzu? 🎟️ Sarrera bikoitza dugu zozketan! www.zinea.eus/zozket...

Asteburuan murgiltzen hasiko garen honetan zer-non ikusi ezagutzeko, emaiozue begirada bat gurean osatu dugun ekitaldien #AGENDA-ri: 📇 www.zinea.eus/agenda...

#Kritika | 'HARD TRUTHS' "Mariane Jean-Baptiste aktoreak interpretatuta, bere bizkaigainean altxatuko da filma erabat: familia-rol tradizionaletik ezin askatuta erakutsiko digu zinemagileak protagonista" ✍️ @andermakazaga-k idatzi du testua. www.zinea.eus/2025/0...

Zinema frantsesaren film onenetakoa kontsideratua, Nouvelle Vague delakoaren “amona” errebelde eta feminista izandako Agnes Vardà zinemagilearen bigarren lana da aste honetako #Kutsidazu gomendioa. Film zoragarria, ✨'CLÉO DE 5 À 7' (1962) ✨ www.zinea.eus/2025/0...

Gaur abiatuko dituzte #Laburbira euskarazko film laburren XXII. zirkuituko emanaldiak: 19:00etan, Aresoakditzan (Udal Aretoa) egongo dira ikusgai aukeratutako 8 lanak. 📍 Martxoan zehar 25 herri baino gehiago bisitatuko ditu egitasmoak. www.zinea.eus/2025/0...

'Looney Tunes, lurrak eztanda egin zuen eguna' (2024) filma ostiral honetan estreinatuko da Hego Euskal Herriko hainbat aretotan, #ZinemaEuskaraz programaren eskutik. 📽️ Publiko orokorrari bideratua dago, eta euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da. www.zinea.eus/2025/0...

Euroeskualdeko ikus-entzunezko lantaldeak, bertako gobernu kideek eta lurraldeko kultur agentziek osatutakoak, Euroeskualdeko Dokumental Sariaren 2025eko edizioa zabaldu berri du. 📆 Apirilaren 7ra arte luzatuko da proiektuak aurkezteko deialdia. www.zinea.eus/2025/0...

Paula Ortiz zinemagilea eta Javier García Arredondo gidoilaria egokitzapen literarioei buruz arituko dira hizketan gaur, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren baitan. 📍 19:00etan ekingo diote, @KMKulturunea-ko Santa Teresa komentuko areto nagusian. www.zinea.eus/2025/0...

EPEMUGA ❗️ 105.000€ banatuko ditu Zineuskadi Elkarteak Euskal Autonomi Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopien irisgarritasuna bermatzeko dirulaguntzaren baitan. Eskaerak aurkezteko epea, GAUR, martxoaren 7an, itxiko dute. www.zinea.eus/2025/0...

Astero egin ohi dugun modura, Hego Euskal Herriko karteldegien zerrendak eguneratuko dituen estreinaldi sorta aletu dugu gurean. 🍿 Gaurtik aurrera, ikusgai! www.zinea.eus/2025/0...

#IkusmiraBerriak programaren hirugarren edizioan parte hartu zuen Maider Fernandez Iriartek, 2017an, eta bertan garatu zuen 'Las letras de Jordi' proiektua. Bada, martxoaren 8an, @tabakalera.bsky.social-n pantailaratuko dute. www.zinea.eus/2025/0...

Donostia Zinemaldiko artxibo historikoa ikertzeko helburuz sortutako José Ángel Herrero-Velarde beken hirugarren edizioa deitu du Donostia Zinemaldiak, GFAren babesarekin. 📆 Proiektuak aurkezteko epea zabalik da, apirilaren 22ra arte. www.zinea.eus/2025/0...

Gogoan duzue? Francis Ford Coppolak idatzi, ekoitzi eta zuzendutako film estatubatuar arrakastatsu bat izan zen iragan asteko #Kutsidazu gomendioa, eta zendu berri den Gene Hackman da protagonista. ✨ THE CONVERSATION (1974) ✨ www.zinea.eus/2025/0...

EPE – IBAIA Elkarteak eta EGEDA – Eskubideak Kudeatzeko Erakundeak Ikus-entzunezko produkzioaren zerbitzurako erremintak izeneko jardunaldia eskainiko dute datorren martxoaren 12an. ✍️ Martxoaren 7an, ostiralean, itxiko dute izen-ematea. www.zinea.eus/2025/0...

Omnium jaialdia ospatuko dute bihar, Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Espai Catala elkartearen eta Donostia Kulturaren ekimenez, katalanezko 10 film pantailaratuko dituzte, euskarazko azpitituluekin. 🕑 Bi saio izango ditu: 17:00-18:30 /19:00-20:30 www.zinea.eus/2025/0...

Bilboko #Zinemateka-ren 40. urteurrena ospatzen jarraituko du Azkuna Zentroak 2025an, ‘Classique = Moderne. Zinematekaren historia berria’ zikloaren bidez. Gaur, 19:00etan, 'His Girl Friday' (Howard Hawks, 1940) komedia pantailaratuko dute. www.zinea.eus/2024/1...

Astero egin ohi dugun modura, Hego Euskal Herriko karteldegien zerrendak eguneratuko dituen estreinaldi sorta aletu dugu gurean. 🍿 On egin! www.zinea.eus/2025/0...

Martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean ikusgai izango dira aurtengo #Laburbira bildumaren parte diren zortzi lanak. 👉 Aurrestreinaldia GAUR egingo dute, 18:00etan hasita, Donostiako San Telmo Museoan. www.zinea.eus/2025/0...

Martxoaren 24tik 28ra bitartean ospatuko da III. Silver Film Festival zinemaldi bilbotarrean, eta 7 film luzek, 11 film laburrek eta bestelako hainbat jarduerek osatuko dute programa. 💐 Helena Taberna zinemagile nafarraren ibilbidea eta espiritua aitortuko ditu jaialdiak. www.zinea.eus/2025/0...

2024an zinema areto komertzialetara iritsi diren lanen azterketa egin dute Pantailak Euskaraz ekimenak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Zinemak Euskaraz mugimenduak: 👉 Euskal Herrian ekoiztutako 15 filmetatik 3 soilik izan dira euskara hutsean. www.zinea.eus/2025/0...

AUKERA mentoretza-programaren deialdi berria iragarri du @hemenelkartea.bsky.social|k, zinemagintza edo ikus-entzunezko ikasketak egin dituzten edo egiten ari diren 18-30 urte bitarteko emakumeei zuzendurikoa. 📆 Epemuga: APIRILAK 4 www.zinea.eus/2025/0...

Zukugailua elkarteak antolatutako III. Kirikoketa idazketa tailerrean hautatuak izan diren sortzaileak ezagutzeko aukera egongo da, martxoaren 7an, Irisarrin. Ostean, 'Artzain soil' (Lucie Francini eta Sabina Hourcade, 2023) proiektatuko dute. www.zinea.eus/2025/0...

Martxoaren 11n, jarraipena izango du Kresala Zinekluba Gena Rowlands aktoreari eskaintzen ari zaion atzera begirakoak. John Cassavetesek zuzendutako #Gloria (1980) plantailaratuko dute. 🤞 Bertan izan nahi duzu? 🎟️ Sarrera bikoitza dugu zozketan! www.zinea.eus/zozket...

Asier Urbietak Bartzelonako D'A Film Festival jaialdian parte hartuko du #FaisaienIrla bere opera primarekin. Martxoaren 27tik apirilaren 6ra ospatuko dute 2025eko ekitaldia, eta filma lehiaz kanpo programatuko dute, saio bereziei eskainitako tartean. www.zinea.eus/2025/0...

EiTBk 9,5 milioi euro inbertitu zituen iaz ekoizpen zinematografiko eta fikzio seriatuetan. Bideratutako diru-kantitatearen %71,3 euskarazko ekoizpenentzat izan dela zehaztu dute. 👉 Datozen hilabeteetan iritsiko dira proiektuok zinema aretoetara. www.zinea.eus/2025/0...

Martxoaren 7tik apirilaren 4ra, Europako Ikus-entzuleen LUX Zinema Saria irabazteko hautagai diren bost filmak ikusgai egongo dira @GolemPamplona (Yamaguchi) aretoan. 👉 Gainera, herritarrek boza emateko aukera izango dute egitasmoaren webgunean. www.zinea.eus/2025/0...

Desarmearen Aldeko Nazioarteko Egunaren harira, Nafarroako Filmotekak zinemaren historiako klasiko batekin abiatuko du martxoko egitaraua. Gaur 19:00etan: 🎞️ 'Dr. Strangelove, or How I Learned to Stop Worrying and Love the Bomb' (Stanley Kubrick, 1964) www.zinea.eus/2025/0...

#Kritika | 'HARD TRUTHS' Mike Leigh zinemagile britainiarrak eztanda egitear den emakume baten istorio frenetikoa dakarkigu. Protagonista itotzen duen karga emozional eta kritikoari eman dio lehentasuna. ✍️ Ander Makazagak idatzi du testua. www.zinea.eus/2025/0...

Nazioarteko lehiaketako film labur onena erabakitzeko ardura hartuko dute 100 gazte inguruk, aurten ere, Donostiako 22. Giza Eskubideen Zinemaldian. Halaber, zabaldu dute eskola saioetarako izen-ematea ere. www.zinea.eus/2025/0...

#Estreinaldiak | Otsailak 28 🎞️ 'Kuldi' 🎬 Erlingur Thoroddsen ℹ️ Gazteen tratamendu-zentro batean izandako heriotzak ikertzen ari den Ódinn, susmatzen hasiko da aurkituko dituen sekretuak bere emazte ohiaren suizidio misteriotsuarekin lotuta daudela. www.zinea.eus/2025/0...

1936ko gerran eraildako birraitonaren arrastoari tiraka, memoria historikoa jorratuko du Izaskun Arandia zinemagilearen #Irailak dokumentalak. 💰 Finantzaketa–kanpainaren bitartez, 12.000 euro biltzea espero dute, dokumentala grabatu ahal izateko www.zinea.eus/2025/0...

#Kritika | ‘AINDA ESTOU AQUI’ "Ezohikoa zaigun emakumezko heroiaren ikuspegitik, krudelkeriari buruzko obra eder, hunkigarri eta duina ondu du Sallesek; memoria eta errekonozimendu ariketa bat eta baita borroka eta erresistentzia generazional baten isla". www.zinea.eus/2025/0...

#Estreinaldiak | Otsailak 28 🎞️ 'El secreto del orfebre' 🎬 Olga Osorio ℹ️ Juan Pablo urregile ospetsuak Espainiatik New Yorkera bidaiatuko du bere lanari buruzko erakusketa bat egiteko. Bidean bere jaioterritik igaroko da. www.zinea.eus/2025/0...

#IkusmiraBerriak programaren hirugarren edizioan parte hartu zuen Maider Fernandez Iriartek, 2017an, eta bertan garatu zuen 'Las letras de Jordi' proiektua. Bada, martxoaren 8an, @tabakalera.bsky.social-n pantailaratuko dute. www.zinea.eus/2025/0...

Donostia Zinemaldiko artxibo historikoa ikertzeko helburuz sortutako José Ángel Herrero-Velarde beken hirugarren edizioa deitu du Donostia Zinemaldiak, GFAren babesarekin. 📆 Proiektuak aurkezteko epea: martxoaren 7tik apirilaren 22ra. www.zinea.eus/2025/0...

'Bird' (Andrea Arnold, 2024) filmaren emanaldiarekin emangio dio Bilboko @cineclubfas-ek hasiera martxoko egitarauari 📍 Gaur, 19:45ean ekingo diote saioari. www.zinea.eus/2025/0...

Martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean ikusgai izango dira aurtengo #Laburbira bildumaren parte diren zortzi lanak. 👉 Aurrestreinaldia hilaren 6an egingo dute, 18:00etan hasita, Donostiako San Telmo Museoan. www.zinea.eus/2025/0...

Bilboko #Zinemateka-ren 40. urteurrena ospatzen jarraituko du @AzkunaZentroa-k 2025an, ‘Classique = Moderne. Zinematekaren historia berria’ zikloaren bidez. Gaur, 17:00etan, 'His Girl Friday' (Howard Hawks, 1940) komedia pantailaratuko dute. www.zinea.eus/2024/1...

AUKERA mentoretza-programaren deialdi berria iragarri du @hemenelkartea.bsky.social|k, zinemagintza edo ikus-entzunezko ikasketak egin dituzten edo egiten ari diren 18-30 urte bitarteko emakumeei zuzendurikoa. 📆 Epemuga: APIRILAK 4 www.zinea.eus/2025/0...

Parte hartze euskal herritarra duen #UnaBallena filma martxoaren 28an estreinatuko dute. 📽️ Ramón Barea eta Kepa Errasti euskal aktoreek parte hartuko dute bertan, eta trailerra ikusgai dago jada. www.zinea.eus/2025/0...

#Estreinaldiak | Otsailak 28 🎞️ 'Flight Risk' 🎬 Mel Gibson ℹ️ Pilotu batek mafiaren aurkako epaiketa batean deklaratzera doan lekuko bat eta hura zaintzeko misioa duen teniente jenerala daramatza hegazkinean. Tentsioak gora egingo du. www.zinea.eus/2025/0...

Asier Urbietak zuzendutako ‘Faisaien Irla’ (2025) euskal ekoizpenak inauguratuko du 22. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, apirilaren 4an, Victoria Eugenia Antzokiak hartuko duen ekitaldian. 👇 Sail Ofizialeko filmen lehen aurrerapena: www.zinea.eus/2025/0...